Amazonen aurkako protesta, Baionan

2020-11-18
www.berria.eus | Ekintza bat egin dute Bizi mugimenduko zenbait kidek Baionako Monoprix saltegian bertan Amazon banaketa enpresaren autozerbitzu gune bat ezarri dutela salatzeko. Sarean erositako produktuak bertan jasotzeko aukera dute erabiltzaileek, eta horrelako bat baino gehiago ezarri dituzte azkenaldian Lapurdi kostaldeko herrietan. Biziren tixerta berdeak soinean, saltegira sartu, eta Klima krimenaren eszena idatzi zuten zintak itsatsi dituzte banaketarako autozerbitzu gunearen gainean. Anartean, Amazon, saltegi txikien hiltzaile eta Amazon, ez hemen ez inon zioten pankartak agertu dituzte beste kide batzuek.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak