Azken eraso sexista salatzeko mobilizazioa Arrotxapean

2018-12-11
Emakumeen kontrako indarkeria kasu bat salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Arrotxapean. Pasa den ostiralean emakume batek erasoa jaso zuen gizon baten eskutik auzoan. Publikoki eraso hau salatzeko hamaika lagun bildu dira gaur gauean. "Hemen gaudenok, gure babes osoa adierazi nahi diogu erasoa jasan duen emakumeari eta argi esan nahi diogu ez dagoela bakarrik", adierazi dute irakurritako komunikatuan. "Horregatik argi esan nahi dugu: Aski da! Erasotzaileekiko konplizitatea eta edozein erasoren aurrean adierazten den pasibotasunak ez du balio. Emakumeon kontrako indarkeriarekin bukatuko duen benetako sare soziala artikulatzeko garaia da", gehitu dute. "Prest gaude eta argi esaten dugu autodefentsa feminista dela gure hautua. Prest gaude biktima izateari uzteko, prest inposatzen zaizkigun feminitate eta maskulinitate ereduarekin apurtzeko eta prest gaude gure burua defendatzeko. Prest, azken batean, bestelako jendarte eredu bat sortzeko, nazkatuak gaudelako eta indarrak batu ditugulako!".
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak