Korriklika 1

2019-04-04
www.berria.eus | Gaurkoan, Garesko euskalduntzea izan du hizpide Garikoitz Goikoetxea kazetariak Koldo Colomo Gareseko euskara teknikariarekin eta Miren Ostiz Garesko eskolako irakaslearekin.Horrez gain, Ramoni eta Lohitzune umorezko tartean, bi pertsonaia nagusiak ezagutzeko aukera izango dute ikusleek. Ramoni korrikalari hasiberria da; Loitzune, berriz, 'runner' profesionala. Elkarrekin prestatuko dute Korrika. Beatriz Egizabal eta Intza Alkain aktoreek antzeztuko dituzte bi pertsonaiak. Bestalde, Txakur Gorria sormen taldeak ilustrazio bat onduko du Korrikaren Klika leloa oinarri hartuta. Saio bakoitzean, Korrikari eskainitako bertso bana izango da. Gaurkoan, Ane Labaka Mayozek eginikoa bildu dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak