EGOSKOR1 - Zorte txarra

2020-08-17
Deskarga: https://egoskor1.bandcamp.com/album/bostekoa Zorte txarra Argi ibili nire ondotik sorreratik uste dut ta nagoela gafaturik daramadan denbora bizirik komedia da jaio bainintzen ipurdiz Txikitan ospatzen inauteria miresmenez begira Ziripot handia oreka galdu zuen nire aldera alegia horrelaxe galdu nuen nik inozentzia Nerabezaroa ez niretzat txarragoa puzkarra ezin eutsi bota nuen errekreoan justu etorri zen gustoko neskatila orduan bai faltan bota zuela maskarilla Batean katu bat sartu nuen etxean arramaska ez ezik zaunka ere egiten zidan antzekorik ez zait gertatu bizitzan komunean giltzapetu zen 3 egun segidan Zorte txarrari ezin ihesi, 4 hostoko trebolaren bila ni katu beltzak debekaturik, eguzkilorea etxeko atarian ipini kukua aditu eta poltsa astindu, lepotik lauburua zintzilikatu ia dena probatu dut, ta ezerk ez du funzionatu Nire lehenengo lan elkarrizketa agurtu eta jada hasia zen galdeketa non oroitzen dudan tipoaren aurpegia parrandan gainera bota nion ta katxia Abuztua, nire oporraldia, pilotoen greba bertan behera lehen hegaldia zer ikusi nuen iritsi nintzenean? Maleta ez behintzat, geratu zen Euskal Herrian Ospitalean ebakuntza ostean musikari bat tokatu zitzaidan gela berdinean emango nizkioke esker anitz gau ta egun triangelua jotzen egongo ez balitz Txori kakak, euritzat zakurrenak, espaloitzat maite zaitut pila bat ene zaindari Satanas Zorte txarrari ezin ihesi, 4 hostoko trebolaren bila ni katu beltzak debekaturik, eguzkilorea etxekoatarian ipini kukua aditu eta poltsa astindu, lepotik lauburua zintzilikatu ia dena probatu dut, ta ezerk ez du funzionatu.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak