GUREAN GAUR albistegia: Otsailak 21

2017-02-21
Ikusi GUREAN GAUR albistegia osorik, Beñat Zarrabeitiaren eskutik - Gaurkoan, berriro ere, indarkeria matxista izango dugu hizpide. Asteburuan Tolosan adin gabe batek jazotako bortxaketaren ondoren. Getxon 46 urtetako gizona atxilotu du Ertzaintzak haren bikotekidea mehatxatu eta itotzen saiatzeagatik. Emakumezkoan erietxean hartatu behar izan dute. Igorren, herriko tabernetan izandako erasoak salatzeko elkarretaratzea egin dute. - Ehun egun bete ditu gaur Bizkaiko zahar-etxeetako langileen grebak, ELAk ekitaldia egin du gaur Bilbon. Igandean, Babestu elkarteak eta Pentsionistak Martxan-ek deituta, langileak babesteko manifestazioa egingo dute. - Eusko Autonomi Erkidegoko aurrekontuak aurkeztu ditu gaur Jaurlaritzak: Aurrekontu proiektuaren arabera, 11.059 milioi gastatuko ditu Eusko Jaurlaritzak aurten, iaz baino %1,2 gehiago. Pedro Azpiazu sailburuak esan du politika sozialei eustea dutela helburu, garapen ekonomikoa eta enplegua sustatzearekin batera. - 1800 lagun espero dira bihar Donostiako Kursaalen Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria eta Artur Mas Kataluniako presidente ohia entzuteko. Gure Esku Dagok eta Agirre Lehendakari Centerrek antolatutako ekitaldia zuzenean eskainiko dugu Hemen Hamaika Telebistan arratsaldeko 18:30etatik aurrera. - Portugaleten, Merkatua proiektua ezagutzeko aukera izan dugu - Nazioartean, datorren martxoaren 1etik aurrera entregatuko dizkio Kolonbiako FARC gerrillak bere armak Nazio Batuen Elkarteari - Kiroletan, Athleticek hitzordu zinez garrantzitsua du ostegunean Nikosian. Zuri-gorriek etxetik kanpoko bolada txarrari eman nahi diote Zipren - Bakarkako bideari ekin dio Maria Rivero musikariak, Balmasedako sortzaileak “Kintsukoroi” proiektu berria aurkeztu du #11gaur #GureBegizIkusteko
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak