San Juanak Eskoriatzan

2021-06-15
Eskoriatzako San Juan jaien inguruko ohiturak bildu ditugu ikus-entzunezko honetan. Naturako hiru elementu dira protagonista: tantaia, sua eta landareak. San Juan bezperako gauean, kintoek "txopua jasotia" egiten dute; zuhaitz egokia aukeratu, bota eta herriko plazan jaso. Honekin batera, Euskal Herriko txoko gehienetan bezala, sua piztu ohi da. Baina ez plazan bakarrik, baserrietako ortuetan ere bai. San Juan eguneko goizean, landare eta loreak batu eta etxeko sarreretan ipintzen dira. Sendor edo sortak egiteko ere erabiltzen dira. Ate gainetan ipintzeko gurutzetxoak egin ohi dira. Urte osoan etxea babesten egon ondoren, hurrengo urteko San Juan suan erretzen dira.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak